Noticias

GURASOTASUN POSITIBOKO PROGRAMA

Comparte en:

Iruñeko Udalaren laguntzaz Gurasotasun positiboko taldeak programa (Gurasoen Eskola izandakoa) jarri dugu martxan JASO IKASTOLAN.

Programaren xede nagusia da gurasoei edo familian hezkuntza-ardurak dituzten helduei baliabideak ematea, familia-elkarbizitza positiboa eraikitzeko lagungarri zaizkien estrategiak eskuratu ditzaten. Horretarako, 2019-2020ko ikasturtean, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikastolako 24 guraso arituko dira profesional baten zuzendaritzapean esperientziak partekatzen eta hazkuntzak egunerokoan dakartzan egoera batzuei erantzuten.

Programa taldeka antolaturik dago, bi orduko 5 saio aurrez aurrekoetan eta ikasgela birtualeko saio batean.

Gure lantaldeak, hasteko, gai posible batzuk jarri ditu mahai gainean haurren garapen-fase bakoitzarentzat, baina  gaiak, datekin, ordutegiekin eta lan-metodologiarekin batera, taldean ezarriko dira beti eta atzemandako beharrei lehentasuna emanez.

Ikastolan lehenengo saioa azaroaren 25ean izan da.

Comparte en:

Noticias

Noticias relacionadas

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

LH 4. Maila Arbaiuneko Zalditegian

Ekainaren 9an LH 4. mailako ikasleak Arbaiuneko Zalditegira  irteera egin genuen. Egun aparta pasatu genuen…
JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

JASO EGUNA 2023 eta KONTXITA MARTINEZ DE LEZEARI OMENALDIA

Dakizuen bezala, larunbata honetan, Jaso Eguna 2023 ospatu genuen. Zorionak eta eskerrik asko parte hartutako…
IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK

IRUÑEKO UDALEKO LITERATUR LEHIAKETAN DBHko SARIDUNAK   Iruñeko Udalak haur literatur sarien banaketa antolatu zuen…