Gizarte
ekimeneko ikastetxea, 20 urte baino gehiagoko esperientzia
duena.
Ikastola aita-amek osatutako kooperatibak kudeatzen du.
Horrek esan nahi du haiek modu eraginkorrean parte hartzen
dutela ikastetxeko organo eta erabaki guztietan.
Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena du, eta hark hornitzen
du dirulaguntzez hezkuntzaren kostua.
Autonomia pedagogikoa du, gaur egungo legeen barrenean.
Printzipio demokratikoak eta aniztasunaren errespetua
ditu oinarri, gizarte nahiz politika edo erlijioaren aldetik.
|