Hezkuntza osoa eta eleanitza ematea, gure ikasleak prestatuko dituena, hala ikasketez nola gizatasunez, goiko zikloetara erraz irits daitezen eta gizartean eragin dezaten

Euskararen erabilpenetik abiatuta, harreman eta ikaskuntzarako hizkuntza gisa, eta gaztelania ikasgai duela, Nafarroako bi hizkuntzen jabe egin nahi ditugu geure ikasleak.

Ingelesa 4 urteetatik aurrera ematen dugu, maila egokia izan dezaten, eta frantsesa ere geroago, nahi dutenentzat.

Gure ikasleendako heziketa osoa nahi dugu, gizarte baloreetan oinarritua: elkartasuna, justizia, zuzentasuna eta giza eskubideekiko errespetua.

Eta orobat gizakiaren baloreetan oinarritua: askatasuna, erantzukizuna eta autonomia intelektuak eta afektiboa.