asteartea

7

iraila

EuskalAgenda

 

Hezkuntza Proiektua

Jaso Ikastolan ikus-entzunezko proiektu propio daukagu eta honek bi helburu ditu:

      a) Ikastolan egiten diren lan guztiekin mediateka bat sortzea.

      b) Ikus-entzunezko baliabideak ikas-irakaskuntza prozesuan erabiltzea.

Helburu hauek lortzeko ikastolan ikus-entzunezko tailerra sortu berri dugu,  Apple Macintosh plataformako ekipamendu informatikoa dago, argazki eta bideo kamera profesionalak, soinu-grabazioko ekipamendua, soinu-nahasteko ekipamendua...

Bertan ikastolako irakasle zein ikasleek podcasting-ean, bideogintzan, argazkigintzan, interneteko sare digitalen munduan eta abarretan trebatzeko aukera izanen dute.