osteguna

11

martxoa

EuskalAgenda

 
martxoaren 14 Haurrentzako antzerkia

Hezkuntza Proiektua

Zer da Ikasys?

Norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta, estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da.

Zein helburu du?


IKASYS Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako ikaskuntza puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.

Zein dira IKASYS sistemaren osagaiak?

Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da.

Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa, tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa.

Eduki kurrikular aldetik:
arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira, 225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).

IKASYS webgunea