Hezkuntza Proiektua
Euskaraz Bizi Taldearen zeregin nagusia gelaz kanpoko euskararen erabileran eragitea denez, betiere Hizkuntz Proiektua Taldearen koordinaziopean, honako hauek bideratzen ditu:
- Ikastolako barne eta kanpo harremanak euskaraz gauza daitezen bultzatzea.
- Euskarak auzoan edo herrian duen egoera soziolinguistikoa ezagutzea.
- Urteko plangintza definitzea, jarraitzea eta baloratzea, beti ere Hizkuntza Proiektua Taldearen koordinaziopean.
- Behar izanez gero, gela barruko jarduerak proposatzea eta horien jarraipena egitea.
- Gelaz kanpoko hizkuntza erabilera arakatzea (hiztun-neurketak), esku-hartze planak proposatzea eta jarraipena egitea.
- Eremu Instituzionalean ikastolako hizkuntza politika proposatzea euskarari dagokionez.
- Gelaz kanpoko eremuan eta eremu instituzionalean parte hartzen duten hezitzaile, langile, ikasle eta gurasoen prestakuntza-beharrak identifikatzea. Behar horiei erantzuteko prestakuntza-plana zehaztea (besteak beste, arlo hauei erreparatuz: soziolinguistika, hizkuntza hobekuntza, eremu horietan eragiteko estrategiak…) eta Hizkuntz Proiektua Taldeari aurkeztea.
- Etapetako bileretan, proposamenen eta egindako lanaren berri ematea.




