Hezkuntza Proiektua
- Jaso Ikastolan Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko Eleanitz Proiektuko materialak erabiltzen ditugu ingelesaren irakaskuntzan.
- Gure ikasleak 4 urterekin hasten dira ingelesa ematen eta DBHko 3. eta 4.mailetan Gizarte Zientziak ingelesez ematen dituzte, hau da, ingelesa irakas-hizkuntza bihurtzen da, curriculumeko irakasgai bat emateko.
- Ikasmaterialak dira proiektuaren muina eta bihotza. Materialetan islatzen dira hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikusmolde teoriko-metodologikoak eta helburuak lortzeko aukeratzen diren edukiak eta jarduerak.
- Materialen planteamendu teoriko-metodologikoan eta horien aplikazioan eta hobekuntzan oinarrituz egiten da irakasleen prestakuntza.




