Hezkuntza Proiektua
- Ikastola kalitatezko hezkuntza zerbitzua izatea nahi dugu, ikastolako partaide guztien asetasuna lortzeko: ikasleena, gurasoena eta langileena.
- Hezkuntza prozesuan, ikasle bakoitzaren gaitasun guztiak garatu nahi ditugu; gurasoen kasuan, ikastetxeak haien beharrei modu egokian erantzutea eta beraiek Jaso Ikastolako komunitatearen partaide sentitzea.
- Azkenik, lan giro ona sustatuz, langileak motibatuta sentitzea, behar diren baliabide-tresnak izanik, beraien lana ahalik eta hobekien betetzeko.




