igandea

5

otsaila

EuskalAgenda

 

Hezkuntza Proiektua

  • Euskalduntasuna eta eleaniztasuna: Jaso Ikastolak bere ikasleak hezi nahi ditu eleaniztasunean; euskalduntasunetik abiatuta, euskara tresna eta harreman hizkuntza bezala erabiliz.
  • Aniztasuna: aniztasuna erakunde balioa da gurean. Aniztasuna zentzu orokorrean ulertuta: mota guztietako kideak onartu eta errespetatuko ditu. Bere heziketa eta jardunbidea errespetuan eta elkar-ulertzean oinarrituko da.
  • Etika: egiten dugun orok ikastetxearen hobe beharrez eginen da, norberaren interes eta sinesmenak alde batera utzita. Zuzentasunean oinarritutako bitartekoak erabilita.
  • Kalitatea eta eraginkortasuna: burutzen diren jarduera guztiek kalitatea izanen dute helburu. Berrikuntzan oinarritutako kalitatea hain zuzen ere. Etengabeko formazioak bermatuko duena, ematen ditugun zerbitzu guztiek eraginkortasunez funtziona dezaten.
  • Partaidetza eta identitatea: kide guztien partaidetza sustatuko du Jaso Ikastolak, ahaleginak eginez Hezkuntza Komunitatea osatzen duten guztiek Ikastolaren izaera bere senti dezaten.
  • Elkartasuna eta elkarrizketa: elkarren arteko laguntza izanen da gurdia abian jarriko duen indarra. Elkarrizketa izanen da gure konfliktoak konpontzeko erabiliko dugun tresna.