asteartea

7

iraila

EuskalAgenda

 

Orduz kanpoko ekintzak

Hona hemen 2008-2009 ikasturterako Orduz Kanpoko Ekintzen eskaintza. Eskaintza egiteko aurreko ikasturtetan ongi funtzionatu duten ekintzak mantendu nahi izan ditugu eta ekintza berriak eskaini, eskaintza txikiagoa zegoen mailetan.

Dena den eta aurtengo ekintzen hautaketa egin aurretik, iadokizun bat eman nahi dizuegu aukeraketa egokia egin dezazuen:

  • Ikastolak eskaintzen dituen ekintzek ikaslearen hezkuntza integrala osatu nahi dute. Beraz, garrantzitsua da zuek kontuan hartzea ekintzek hutsuneak bete ditzaketela, bai fisikoak baita sozialak ere. Gaitasun pertsonalak ere indartu behar dituzte.
  • Funtsezkoa da ekintza ikaslearen gustokoa izatea. Ez da komeni gustatzen ez zaizkien ekintzetan parte hartzera behartzea.
  • Hala ere, badakizue ikasketa berrietan intsistitu behar dela. Erantzukizuna eta konstantzia landu eta garatu behar ditugu. Erakutsi behar zaie hasten dena bukatu behar dela.
  • Ekintza gehiegitan parte hartzea ere ez da komeni. Patioan egin daitekeen jolas libreak berebiziko garantiza du. Jolasean ikasten baita arazoak konpontzen, elkarrekin egoten, itxoiten, sormena lantzen…….Zuekin egotea ere, hau da, familarekin egotea ere, oso inportantea da. Baita atsedena hartzea ere. Ez ahantzi eguneko ikastaldia luzea dela eta Lehen Hezkuntzan berean etxeko lanak izaten hasten direla.

Espero dugu emandako aholkuak ekintzen hautaketa egokia egiten laguntzea.

Aurreko ikasturtetan bezala Orduz Kanpoko Ekintzen arduraduna Elisa Ros izanen da. Elisa Heziketa Fisikoan diplomatua da eta orduz kanpoko ekintzak ematen eskarmentu luzea du. Ikastolan aurkitzen ahal duzue eguerdiko 13:00tik aurrera nahi dituzuen argibideak eskatzeko.

Izena emateko azkeneko eguna irailaren 25a izanen da.

Autengo prezioak hauek dira:


Saio bateko ekintza: 70 €

2 saioko ekintza: 110 €

Hiruhilekoa: 55 €

Kuotak bi errezibotan ordainduko dira: lehendabizikoa azarokoan eta otsailekoan bigarrena. BEHIN IZENA EMANDA EKINTZA UZTEN BADA, EZ DA DIRURIK ITZULIKO.

ZERBITZUAREN ARDURADUNA:

Elisa Ros
elisaros_jaso@yahoo.es