2012 - 2013 matrikulazio kanpaina
2 urteko gela
Nor da gaur tren makinista? Eguna pozik hasten dute haurrek gelan. Klasekideekin eguraldia eta bazkalorduko menua zehaztu ondoren, txoko ezberdinetan aritzen dira jolasean. Mozorroak, ipuinak, marrazkiak, psikomotrizitatea... hainbat dira eguneko jarduerak. Une oro, irakasleen begiradapean trebetasunak garatzen. Kalitatezko irakaskuntza Jaso Ikastolan oinarri.
Informazio gehiago 2 urtetako geletako irakasleek daramaten blog-ean.



