asteartea

7

iraila

EuskalAgenda

 

Jaso Ikastola

  • Jaso Ikastola kalitatezko hezkuntza eskaintzeko sortu zen, eta konpromiso horri eusten dio: hezkuntza osoa, pertsonalizatua eta eleanitza eskaintzea du helburu.
  • Abiapuntutzat euskara hartuta, euskaldun eleanitzak hezten ditu ikastolak, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza goiztiarra sustatzen baitu Eleanitz egitasmoaren bidez.
  • Jaso Ikastolak autonomia pedagogikoa du, gaur egungo legeriaren barnean eta Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen babesean.
  • Ikastetxe parte-hartzailea da: ikastolako gurasoek zuzenean eta modu eraginkorrean parte hartzen dute ikastetxeko organo eta erabakietan.
  • Jaso Ikastolak 28 urteko esperientzia eta irakasle talde egonkorra eskaintzen ditu.
  • Ikastolak 7.500 metro koadroko eraikin berria du, oso ongi hornitua: informatika, plastika, musika, soinketa, psikomotrizitate eta ingeleseko gelak, ikus-entzunezko tailerra, frontoi eta kiroldegi estaliak, jolas parkea, erabilera anitzeko aretoa, liburutegia, jantokia, sukaldea, etab.
  • Jaso Ikastolak zerbitzu eskaintza oparoa du (haurtzaindegia, autobusa eta jantokia) eta eskolaz kanpoko jarduera ugari antolatzen ditu, Olentzero, Ihauteriak, Ikastolako Jaia eta abarretaz gain.