asteartea

7

iraila

EuskalAgenda

 

Jaso Ikastola

  • Jaso Ikastola gizarte ekimeneko ikastetxea da, 1980ean sortua eta guraso kooperatibak kudeatua.
  • Iruñeko Mendebaldea auzoan dago, eta Iruñerri osoko ikasleak biltzen ditu.
  • Ikasleen heziketa integrala eta eleanitza du helburu.
  • Jaso Ikastolak 2 urtetik 16 urtera bitarteko ikasketak eskaintzen ditu, Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Hezkuntza bukatu arte.
  • Ikastolan euskara da harremanetarako eta ikasketarako hizkuntza nagusia. Ingelesa 4 urtetik aurrera ikasten dute ikasleek, eta geroago frantsesa ikasteko aukera ere eskaintzen zaie. Gaztelania, berriz LHko 3.mailatik aurrera lantzen da.
  • Jaso Ikastola ikastetxe itaundua da, 700 bat ikasle eta 75 langile inguru ditu gaur egun.