asteartea

7

iraila

EuskalAgenda

 
Cargando video...

2010ko otsailaren 4

Santa Ageda bezperan, kantuan eta eskean ibili dira txikienak

Santa Ageda bezpera dela eta, kantuan eta eskean ibili dira gaur goizean Jaso Ikastolako bi urteko haurrak. Egia esan, abestu ez dute gehiegi abestu, baina gogoz astindu dituzte makilak eta are gogo handiagoz jan dituzte gainontzeko ikasleek eta irakasleek oparitan emandako gozoki eta opilak. Bi urteko neska-mutikoak Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleen aurrean aritu dira, eta sukaldeko langileen aurrrean amaitu dute euren agerraldi arrakastatsua. Makilak lagungarri izan dira, eta ez erritmoa markatzeko bakarrik; Amaia Lasarte artzain onenen pare ikusi dugu makilarekin bere "artaldea" gobernatzen. Arantza Aleman eta Marian Lasarte eztarria urratu arte aritu dira abesten, eta Esther Spielberg Mikeok ez du bideo kamera askatu ibilbide osoan. Hamaiketako garaian bapo jaten ikusi ditugu guztiak, handi nahiz txiki. Indarrak zaindu beharko bai, inauteriak ere gainean ditugu eta.

Informazio gehiago:

Partekatu

Eta gainera...

2010ko irailaren 6

2010ko uztailaren 20

2010ko ekainaren 25

2010ko ekainaren 22