asteartea

7

otsaila

EuskalAgenda

 

2010ko maiatzaren 11

Julio Soto bertsolariarekin zirika

Julio Soto bertsolaria Jaso Ikastolan izan da gaur. Nafarroako txapelduna bertso librean aritu da LHko 6. mailako neska-mutilen aurrean eta ondoren DBHko 3. mailako ikasleen galderak erantzun ditu. DBHko zenbait ikasle gai jartzaile ere ibili dira. Gorritiko bertsolaria dotore aritu da; ongi erantzun die erronka guztiei, baita Eneko Aizagirre ikaslea zirika hasi zaionean ere. Umorerik eta barre algararik ez da falta izan gaur ikastolako areto nagusian. 

Informazio gehiago:

Partekatu

Eta gainera...