Eraikin
moderno eta zabala dugu, eskolako nahiz eskolaz kanpoko
jarduerak egiteko instalaziorik hoberenak dituena.
Iruñeko Mendebaldea auzoan dago, Musikako erdiko
eta goiko zikloetarako Kontserbatorio berria eraikiko
den orubearen ondoan.
7.500 metro karratu ditu eraikiak, Iruñeko Udalak
lagatako lurraren gainean.
Instalazio osoak ditu, berri-berriak: laborategiak; teknologi
tailerrak; informatika, plastika eta musika gelak; tutoretzak;
liburutegia; jantokiak, etab.
Kirol instalazio osoak ditugu: gimnasioa, pilotaleku estalia
eta kiroldegia.
|