larunbata

19

maiatza

EuskalAgenda

 

2011ko abenduaren 22

Olentzero eta Mari Domingi gurean

Olentzero gurea, urtero bezala , puntual-puntual iritsi zaigu, Mari Domingi ondoan zuela. Goiza fresku esnatu bada ere, berehala Olentzerok umeen bihotzak eta Ikastolako giroa berotu ditu.


Mailaz maila  ikasle eta irakasleek areto nagusian harrera egin diete Ikazkinari eta Mari Domingiri, eta Andoni Sagastibeltzak alaitu gaitu bere eskusoinuarekin. Harrera egin dieten lehenak Haur Hezkuntzako umeak izan dira, hurrengoak, Lehen Hezkuntzakoak, txandaka, denek abestu diote Olentzerori, eta baten batek, gutunaz gain, txupetea ere eman dio. DBHkoak, berriz, kanpoko estalpean abesten eta dantzatzen egon dira Olentzerorekin eta Maridomingirekin. Primeran pasatu dute goiza!


Urtarrilearen 9an berriro Ikastolan elkar ikusiko dugulakoan, egun on eta politak pasa ditzazuela opa dizuegu !!


Argazki guztiak eta bideoa ikusteko, sar zaitezkete MobileMe galerian eta Flickr-en.

Haur Hezkuntzako talde argazkiak ikusteko, klikatu hemen.

Informazio gehiago:

Partekatu

Eta gainera...