larunbata

19

maiatza

EuskalAgenda

 

2011ko urriaren 13

LH 4. mailakoak Narbarten.

Joan den astean, ostegunean eta ostiralean, LH mailako ikasleek lehendabiziko ateraldia egin zuten: Narbarte aldera jo zuten bi eguneko egonaldia egitera.


Ana Larrañaga eta Arantxi Barandiaran irakasleak eta bi  laguntzaile, Garoa eta Maitane (ikasle ohiak) lagun zutela, Bertiz Abentura Park-ean egon ziren bi egunetan: ostegunean soka zirkuituan ibili ziren, Tarzan moduan; ostiral goizean, berriz,  Bidasoa ibaian barrena rafting egin zuten.

Ikasle eta irakasleek osteguneko gaua Narbarteko aterpean eman zuten. Anak eta Arantxik  esan digute ikasleen jokabidea eta bertako jarduerak zoragarriak izan direla eta honen ondorioz, giroa, paregabea. Errepikatzeko modukoa.


Parkeari buruzko informazioa nahi izanez gero, hemen klikatu.


 

Informazio gehiago:

Partekatu

Eta gainera...