2011ko maiatzaren 27
Iruñeko Liburu Azokan
Jaso Ikastolako 4. mailako ikasleak Iruñeko Liburu Azokan izan dira. Gazteluko Plazako etxoletan hamaika liburu ikusteko eta bat edo beste irakurtzeko aukera izan dute. Liburu Azokak itzultzaileak omentzen ditu aurten. Ekainaren 5a arte, liburu jakin batzuk %10 merkeago erosteko aukera eskaintzen du Azokak. Horrez gainera, egunero daude liburu aurkezpenak.











