larunbata

19

maiatza

EuskalAgenda

 

2010ko abenduaren 10

Mendebaldean barna ibiliko da Olentzero hilaren 22an

Jaso Ikastolako ikasleak jo ta fuego ari dira entseatzen hilaren 22an Olentzerori eta Mari Domingiri behar bezalako harrera egiteko. Goiza ikastolan emango badu ere, arratsaldean Mendebaldea auzoko karriketan barna ibiliko da ikazkin tripontzia, Andoni Sagastibeltzaren eskusoinuaren laguntzaz. Olentzero 17:30ean abiatuko da Jaso Ikastolatik, Haur Hezkuntzako ate paretik. Kalejiran ez da trikitilari, txistulari eta dantzaririk faltako. Auzoa ederki girotu ondoren, ikastolara itzuliko gara ikasbidaiako ikasleek prestatuko dizkiguten pintxo goxoak jatera eta barrenak berotzera. Animatu zaitezte baserritar jantziarekin parte hartzera, Mendebaldeko auzokideek ere merezi dute Olentzerorekin gozatzea.

Partekatu

Eta gainera...