2011ko maiatzaren 10
Giro aparta Bardeetako martxan
Aurreko urteetan bezala, joan zen astean DBHko 4. mailako ikasleek bizikleta martxa egin zuten Bardeetan barna. Jaso Ikastolako ikasleak ostegunean abiatu ziren Tuterarantz. Han beste ikastoletako ikasleekin elkartu ziren, topaketa hauen helburua bikoitza baita: batetik, beste toki eta ikastoletako jendea ezagutzea eta, bestetik, Bardeetako parke naturalaz gozatzea. Gaua Fontellaseko Argia ikastolan eman zuten, kontzertu eta guzti. Itxura denez, Punk Bimbo taldeak oso ongi jo zuen eta jendeak primeran pasatu zuen. Gogorrena, bizikleta martxa bera, biharamunean izan zen. Imanol Janices gorputz heziketako irakasleak denak zoriondu zituen, zintzo demonio portatu omen zirelako. Haren kronika irakurri nahi izanez gero, klikatu hemen.












