larunbata

19

maiatza

EuskalAgenda

 

2011ko urriaren 7

2011ko Nafarroa Oinez iritsi zaigu!

Urtero bezala, Nafarroako Ikastolen Jaia ospatuko dugu: Nafarroa Oinez 2011, urriaren 17an, hain zuzen ere. Aurten Tafallari egokitu zaio antolatzea. Hona hemen bidali diguten gutuna laguntza eskatzeko:

 

Ikastolako aita/ama, bazkide eta langile agurgarriak:

 

Urriaren 16a gertu dugu, Nafarroa Oinez eguna, gure ikastolen jaia. Oraingoan ere, zuen laguntza eskatzeko jartzen gara zuekin harremanetan. Nafarroa Oinez eguna eta bere aurrekoetan izango den pertsonalaren beharrak       bete ahal izateko, 1200 lagun inguru bildu beharko dira. Horietatik, 200 bat, Nafarroako beste ikastoletako jendeari dagozkio.

Laguntza eskatu dugun komisiook: ostalaritza, muntaia eta ibilbidearen garbiketa gara.

Aldez aurretik zuen laguntza eskertu nahi dizuegu. Denon artean gogoan izango dugun Oinez bikaina antolatuko dugula ziur izanda agurtzen zaituztegu.

 

Hain zuzen, Jaso Ikastolari eskatutako laguntza:

20 lagun, larunbatean, urriak 15, muntaian laguntzeko., 09:00etatik 16:00rak arte

Zuen izena emateko, hemen duzue kontaktuaren datuak:

 

Jose Valencia

ptrujal@hotmail.com

Tlfno:  661439984 / 948321520

 

Aipatutakoaz gain, Ikastolako DBH 4. mailako ikasle talde bat urriaren 16an Tafallara joateko autobusak antolatzen ari dira. Interesa baduzue, Idazkaritzan izena eman dezakezue.

Partekatu

Eta gainera...